ALBISTEAK

Arimen Gaua 2021

2021-10-26

Urriaren 31an Arimen gaua ospatuko da Elgoibarren. Azken urteotan nazioarteko “Halloween” festa gureganatu dugun arren, Euskal Herrian arimen gaua ospatzeko ohitura aspalditik dator. Aurten, ohitura zaharrak berreskuratzeko asmoz Elgoibarko Izarratik jaso dugun proposamenera batu gera eta herriko hainbat elkartekin batera egitarau zabal bat osatu dugu.

Urriaren 29an gure dantzako ikasleek arratsaldeko 19:00etan kalegoen plazan egingo diren dantzetan hartuko dute parte, Haritz Euskal Dantzari Taldearekin batera.

Gure partetik herritarrak animatu nahi ditugu antolatu diren ekintzetan parte hartzera.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus