ALBISTEAK

Gabonetako kontzertua BIS

2022-02-15

Abenduan programatuta geneukan Gabonetako kontzertu berezia bertan behera laga behar izan genuen osasun egoeragatik. Baina uste dugu Musika Eskolako ikasleek kontzertu berezi hori prestatzen egin zuten lana erakutsi beharra zegoela, eta horregatik berriz ere Gabonetako kontzertua berreskuratzea bururatu zaigu.

Hitzordua ostiral honetan, otsailaren 18an, izango da iluntzeko 20:00etan, San Bartolome parrokian.

Aldaketa txiki batzuk izan badira ere kontzertua bere horretan mantenduko da eta honako hauek izango dira bertan parte hartuko duten taldeak:

  • Hari taldea
  • Saxofoi bakarlaria
  • Akordeoi taldea
  • Txistulariak eta dantzariak
  • Gazteen banda

Animatu eta etorri musikaz eta dantzaz gozatzera!

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus