ALBISTEAK

MATRIKULAZIOA 2020-2021

2020-05-12

 MATRIKULAZIO EPEA: maiatzak 18an hasi eta ekainak 5erarte. 

Azken hilabeteetako egoera bereziaren ondorioz, Inazio Bereziartua Musika Eskolako matrikulazioa “desberdina” izango da 2020-2021 kurtsora begira. 

JADANIK MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK DIRENAK: 

Ikasle hauen kasuan, matrikulazioa “automatikoa” izango da, hau da, aurtengo ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleak datorren urterako matrikulatuko dira zuzenean. 

Ikasle batek ikasgai desberdinak egiten baditu, Tronpeta, Musika Hizkuntza eta Euskal Dantza adibidez, datorren urterako ere 3 ikasgaietan matrikulatuko zaio. 

Ikasleren batek, datorren ikasturtera begira aldaketak egin nahi baditu, baja eman, espezialitate berri batean izena eman… musika eskolako irakasle edo idazkaritzan adierazi beharko du. 

 Email bidez elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus helbidera idatzita. 

 Telefonoz 943742145 edo 628929055 telefonora deituta. 

 Zuzenean bere irakasleari esanda (ahal denean bere instrumentuko irakasleari). 

Badaude hala ere kasu bereziak, adibidez 7 urteko ikasleen kasua (LH2 bukatzen daudenak) instrumentua aukeratu behar dute datorren urtera begira. Kasu hauetan gu jarriko gara gurasoekin harremanetan informazioa jasotzeko. 

IKASLE BERRIAK: 

Ikasle hauen kasuan matrikulatzeko on-line formulario bat prestatzea pentsatu genuen hasieran. Hala ere, ondo aztertu ondoren, uste dugu egokiagoa dela azalpen, duda eta aukera desberdinak zuzenean eta banaka argitzea. 

Horretarako musika eskolako idazkaritza irekita egongo da egunero 15:00tatik 19:00arte. Neurri bereziak hartuko ditugu jendearen arteko distantzia eta segurtasuna bermatzeko. Azalpenak kristaleraren atzetik emango dizkizuegu. Bertan matrikulazio orriak egongo dira eskuragarri eta behar diren azalpen guztiak eman ondoren, bakoitzak bere etxean bete dezake matrikulazio orria. 

Email edo telefonoz ere egin ditzakezue galderak, elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus edo 943742145 telefonora deituta. 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus