ALBISTEAK

Matrikulazioa 2022-2023 ikasturtea

2022-05-11

MATRIKULAZIO EPEA: maiatzak 2tik 31ra.

2022-2023 kurtsora begira Inazio Bereziartua Musika Eskolako matrikulazioa pasa den urtean bezala izango da.

JADANIK MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK DIRENAK 2021-2022 IKASTURTEAN:

Ikasle hauen kasuan, matrikulazioa “automatikoa” izango da, hau da, aurtengo ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleak datorren urterako matrikulatuko dira zuzenean.

Ikasle batek ikasgai desberdinak egiten baditu, Tronpeta, Musika Hizkuntza eta Euskal Dantza adibidez, datorren urterako ere 3 ikasgaietan matrikulatuko zaio.

Ikasleren batek, datorren ikasturtera begira aldaketak egin nahi baditu, baja eman, espezialitate berri batean izena eman… musika eskolako irakasle edo idazkaritzan adierazi beharko du.

  • Email bidez elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus helbidera idatzita.
  • Telefonoz 943742145 edo 628929055 telefonora deituta.
  • Musika Eskolako idazkaritzara gerturatuta.
  • Zuzenean bere irakasleari esanda (ahal denean bere instrumentuko irakasleari).

Badaude hala ere kasu bereziak, adibidez  7 urteko ikasleen kasua (LH2 bukatzen daudenak), instrumentua aukeratu behar dute datorren urtera begira. Kasu hauetan gu jarriko gara gurasoekin harremanetan informazioa jasotzeko.

IKASLE BERRIAK:

Ikasle berrien kasuan matrikula idazkaritzan egin beharko da.

Email edo telefonoz ere egin ditzakezue galderak, elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus edo 943742145 telefonora deituta.

Gure ikasketa plana ondorengo loturan ikusi dezakezue:

https://www.elgoibarmusika.eus/eu/eskaintza/

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus