Musikaren Astea 2022
2022-11-04
![](https://www.elgoibarmusika.eus/wp-content/uploads/2022/11/Musikaren-Astea-2022-560x792.png)
Azaroaren 21ean hasita “Musikaren astea” ospatuko dugu Musika Eskolan, eta horretarako egitarau zabala prestatu dugu.
Azaroaren 21ean arratsaldeko 19:30ean, hainbat talde instrumentalek kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako auditorioan.
ADI! Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko dugu eta Musika Eskola itxita egongo da.
Azaroaren 23an bi ekintza izango ditugu: Alde batetik arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolako trikitilarixak eta pandero-joleak kalejiran irtengo dira Musika Eskolako ataritik. Jarraian, 19:30ean Talde instrumentalek kontzertua eskainiko dute auditorioan eta kontzertuaren amaieran II. mailako 5 kurtsoak gainditu dituzten ikasleei diploma banatuko zaie.
Azkenik, Azaroaren 24an arratsaldeko 19:00etan BetiSua txaranga kalejiran irtengo da plazatik hasita.