ALBISTEAK

Santa Zezilia 2021

2021-11-10

Gerturatzen ari da azaroaren 22a, musikariontzat data berezia da, izan ere ohitura da Santa Zezilia egunaren bueltan ospakizunak egotea. Inazio Bereziartua Musika eskolan urtero bezela hainbat kalejira eta kontzertu antolatu ditugu egun horietan herria musikaz betetzeko. Gainera, EHME-k (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatutako “Musikalean” ekimenarekin bat egingo dugu Musika kalera ateratzeko helburuarekin.

Azaroaren 22an arratsaldeko 18:00etan BetiSua txarangaren kalejira izango dugu. Maalatik irtengo da eta Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako “Haurren aurrean helduak heldu” ariketaren aurkezpenarekin bat egingo dugu. 

Azaroaren 23an Trikitilarixen eta panderojoleen txanda izango da. Arratsaldeko 19:30ean Musika Eskolatik irtengo dira kalejiran, herriko txokoak alaituz.

Azaroaren 29an arratsaldeko 19:30ean Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua izango dugu, eta kontzertuaren bukaeran 2.maila bukatu duten ikasleei diploma banatuko zaie.

Azaroaren 30an arratsaldeko 19:30ean Musika Eskolako talde instrumentalen beste kontzertu bat izango dugu. 

Bi kontzertu hauentan instrumentu desberdinez osatutako hainbat talde entzuteko aukera izango dugu, eta hainbat musika estiloz gozatzeko aukera izango dugu.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus