ALBISTEAK

Soundpainting ikastaroa

2021-01-25

Soundpainting ikastaroa antolatu dugu Musika Eskolako ikasleentzat. Bi saio egingo ditugu, martxoaren 5ean eta 12an, eta 13an goizean kontzertu bat egingo dute ikastaroko partaideek, bertan ikasitakoa erakusteko. Saioen ordutegia izena eman duten ikasleekin adostuko dugu. Kontzertua Herriko antzokian izango da eguerdiko 12:30etan eta gonbidatu bereziak izango ditugu. SINUOSE-ko partaideak diren Iban Urizar, Patxi Zabaleta, Ander Mujika eta Jon Gurrutxaga, ikastarokoan parte hartu duten musikariekin batera igoko dira oholtzara.

Izena emateko epea otsailaren 25ean bukatuko da, eta musika-eskolako bulegoan eman beharko da. Gehienez 20 plaza egongo dira eta izen-ematearen ordena errespetatuko da.

Musika Eskolako 3. kurtsotik gorako ikasle guztieri zuzenduta dago, eta instrumentu guztiak onartuko dira.

Soundpainting metodoa inprobisazio gidatu mota bat da, edo bere sortzailea den Walter Tompson-ek esaten duen bezela, zuzeneko konposizio (live composition) bat sortzeko metodoa da. Zuzendaria eta musikarien artean aurrez adostutako keinu batzuen bidez elkarrizketa bat sortzen da eta zuzenean denen artean kantu bat sortzen dute.

Pedagogikoki ere oso interesgarria da, musikari batentzat garrantsitzuak diren hainbat gaitasun lantzen direlako: sormena, entzumena, kontzentrazioa, memoria… 

Animatu eta izena eman, primeran pasako dugu-eta!

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus