ALBISTEAK

BorGiAq Brass Band

2018-05-16

Datorren larunbatean, kontzertua egongo da Herriko Antzokian eguerdiko 12:30ean. Oraingo honetan metal talde bat izango dugu gure artean, BorGiAq Brass Band (Bordeaux, Gironde, Aquitania).

Metal talde hau, Pierre Dutot, tronpetista ezagunak sortu zuen eta gaur egun Talencen dute sedea. 35 musikariz osatuta dago eta euren artean perfil desberdinak topatu ditzakegu, solista profesionalak, Bordeleko kontserbatorioko ikasleak eta musikari “amateurrak”.

BorGiAq Brass Band, Frantziako estilo honetako talde onenen artean dago. Adibidez Amboisen ospatutako metal taldeen lehiaketan bigarren saria, publikoko saria eta bakarlari onenari saria eraman zuten.

Errepertorio zabala daukate, barrokotik rockera, jazz eta musika klasikotik pasatuta.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus