ALBISTEAK

Elaia Etxaniz Irureta, 2. postuan Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan.

2023-03-23

asa den larunbatean, martxoaren 18an, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa ospatu zen Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan.

Lehiaketa honetan, 2022-2023 ikasturtean musika ikasketak burutzen ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko edozein Musika Kontserbatorioko,Oinarrizko Ikasketak zein Ikasketa Profesionalak irakasteko baimendutako ikastetxeko, zein 289/1992 Dekretuak arautzen dituen Musika Eskoletako ikasleek parte hartu ahal izan dute.

Ondorengo modalitateetan banatu da:

    • Akordeoia
    • Kantua
    • Konposizioa
    • Zuzendaririk gabeko Talde Instrumental edo/eta Bokalak
    • Gitarra, Harpa eta Hari Pultsatuzko Instrumentuak
    • Arku-Instrumentuak
    • Jazza eta Musika Modernoa
    • Perkusioa
    • Tekla
    • Haize-Egurra
    • Haize-Metala

Eta bi kategoriatan banatu da:

A: 19 urtetararte

B: 15 urtetararte

Gure ikaslea den Elaia Etxaniz Iruretak 2. saria lortu zuen Haize-Egurren B kategorian. Lehen aldia da gure ikasle batek lehiaketa honetan parte hartzen duena, eta oso pozik gaude emaitzarekin.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus