ALBISTEAK

Gazteen banda eta Elgoibarko Udal Musika Banda

2018-10-23

Elgoibarko Udal Musika Bandak hilero eskaintzen du kontzertu bat Herriko Antzokian, baina hilabete honetan kontzertu berezi bat eskainiko dute. Izan ere, Musika Eskolako Gazteen Bandarekin batera joko dute. Eszenatokian 80 musikari inguru bilduko dira, eta danak elkarrekin programa osatzen duten 6 obrak interpretatuko dituzte.

2010. urtean egin zuten lehenengo aldiz urriko kontzertua elkarrekin, esperientzia oso ona izan zen, eta ordundik urtero errepikatu dute. Kontzertu honek Udal Musika Bandaren etorkizuna markatuko duten musikariak motibatzea du helburu.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus