ALBISTEAK

Gazteen Banda eta Elgoibarko Udalaren Musika Banda

2019-10-09

Datorren igandean, urriaren 13an, Musika Eskolako ikasleez osatutako gazteen bandak eta Elgoibarko Udalaren Musika Bandak kontzertua eskainiko dute alkarrekin. Urteak daramatzate bi taldeak urtean behin elkartzen, eta aurrerantzean ere proiektu honekin jarraitzeko asmoa daukate.

Musikari gazteak herriko bandarekin jotzearen onurak asko dira, motibazio berezi bat izaten dute eta helburu konkretu batekin lan egiten dute.

Igandeko kontzertuan joko duten programa honako hau izango da:

  • La gran evasión……………………….E. Berstein
  • The four seasons………………………A. Vivaldi
  • Hoosier suite…………………………..R.W. Smoth
  • The lyon king…………………………..Elton John
  • Centuria………………………………….J.Swearingen

Zuzendari lanetan Gorka Mujika eta Iker Nausia arituko dira txandaka.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus