ALBISTEAK

Musika kalera eramango dute musika eskolako instrumentu taldeek

2016-04-14

Kalera aterako dute musika Inazio Bereziartua musika eskolako instrumentu taldeek barixakuan (apirilak 15). Kalejiran ibiliko dira Elgoibarko kaleetan barrena eta geldialdiak egingo dituzte Kalebarrenen, Kalegoenen eta Lekuederren.

Inazio Bereziartuako instrumentu taldeek –guztira 15– kontzertua eskaini zuten joan den barixakuan Musika Eskolako auditorioan. Barixakuan, baina, musika eskolako pareten babesa laga eta kalera irtengo dira instrumentu taldeak. 19:30ean Lekuederretik abiatu eta txaranga lagun dela kalejira egingo dute. Kalejira horretan, ordea, hainbat geldialdi egingo dituzte Kalebarrenen, Kalegoenen eta Lekuederren bertan. Horietan instrumentu taldeek zenbait abesti eskainiko dituzte.

Hona hemen egitaraua:

TRONBOI TALDEA (Kalebarren plazan)

Trombumba………………… G.W.Lotzenhiser
I will survivew …………… Dino Pekaris & Freddie Perren
Musikariak: Alaitz Almortza, Aitor Barrutia, Eneko Larruskain

KLARINETE TALDEA (Kalegoen plazan, Jai-alai parean)

Sycamore…………………… Scott Joplin
The strenous life………… Scott Joplin
Musikariak: Iban Zapata, Iker Zapata, Jon Etxaniz, Oier Ruiz, Mikel Agirrebeña, Unai Guardia

AKORDEOI TALDEA (Udaletxe aurrean)

Take a chance of me + Honey honey…… Abba
The final countdown……………………………… Europe
 

TRIKITILARIAK (Lekueder parkean, Tantaka aurrean)

Fandangoa, Arin-arin-a, Courinta eta Kalejira
 

SAXOFOI TALDEA (Musika Eskola aurrean)

Family Guy theme ……… Whalther Murphy

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus