ALBISTEAK

Koruko Ikasleen kontzertua

2018-04-18

Datorren ostiralean, iluntzeko 20:00etan, Musika Eskolako koruko ikasleen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu San Bartolome elizan.

Azkeneko hilabeteetan egindako lana erakutsiko digute ikasleek, gainera, pasa den asteburuan Barriako aterpetxean egon ziren lehenengo eta bigarren mailakoak eta bertan lan polita egiteko aukera izan zuten. 

Kontzertuan 1. eta 2. mailakoetaz aparte, 3. 4. eta 5. mailako zenbait ikasle entzuteko aukera izango dugu.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus