ALBISTEAK

KURTSO BUKAERAKO KONTZERTUA

2018-06-17

Aurten kargatuta daukagu agenda kurtso bukaerako jaialdiekin. Aurreko asteetan dantzako ikasleen kontzertua, maalako kontzertua eta beste hainbat entzunaldi izan ditugu. Datorren astelehenean, ekainaren 18an, kurtso bukaerako beste kontzertu bat entzuteko aukera izango dugu, arratsaldeko 19:30ean. Kasu honetan mota guztiekatko talde instrumentalek hartuko dute parte, instrumentuen konbinazio desberdinekin eta formato ezberdinetan. Musika estiloei dagokionez anitza izango da kontzertua, klasikoetatik, gaur egungo musikara, kultura desberdineko musiketatik pasata.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus