ALBISTEAK

Nerea Arriola biolin-jolea Euskadiko musikari gazteen lehiaketan irabazle

2016-04-07

Euskadiko musikari gazteen X. lehiaketa jokatu da orain dela gutxi Donostian eta Nerea Arriola biolin-jole mendaroarrak harizko musika tresnen sailean, 12 eta 15 urtekoen mailan, lehen saria eskuratu du iaz lortutako bigarrena gaindituz. 

Esther Barandiaran piano-jolea lagun zuela bi pieza jo zituen Nerea Arriolak. Maila altuko lehiaketa da Euskadiko musikari gazteena, eta hori erakutsi zuen Mendaroko musikariak ere.

Lehiaketa bera bukatu bada ere, irabazleek jarraituko dute ibilbidea, izan ere, eskola magistraletara entzule modura joan ahal izango dira eta Musikeneko Orkestako, Bandako zein Big Bandeko entseguetan hartuko dute parte. Nerea Arriolari ere dei egingo diote seguru asko.

Bestalde, maila bakoitzeko irabazleak, Nerea Arriola tartean, musika esperientzia jardunaldi batera joango dira. Modu esklusiboan Euskadiko Orkesta Sinfonikoko entsegua eta kontzertu bateko soinu-proba entzun eta ikusi zein musikariekin hizketan egiteko aukera izango dute.

14 urte besterik ez ditu Nerea Arriola mendaroarrak, baina dagoeneko bide luzea egin du biolin-jotzaile moduan. Ume-umetan hasi zen, eta laugarren urtea izan du aurten EIO Euskadiko Ikasleen Orkestran. Irakurri hemen: BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa(BARREN 967 2015-10-23 –PDF-)

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus