ALBISTEAK

SAN ANTON EGUNEKO KONTZERTUA

2020-01-08

Ohitura den bezela, San Anton egunean, EMUDAFE-k antolatuta, kontzertu berezi bat izaten dugu eguerdiko 12:30ean Elgoibarko Herriko Antzokian. Aurreko urteetan perkusio taldeak, saxofoi laukoteak, abeslariak eta beste hainbat talde izan ditugu gurekin, aurten aldiz “haize boskote” baten txanda izango da. Santanderretik datorren “Arturo Duo Vital” haize boskotea izago da kontzertua eskainiko duen taldea.

“Arturo Duo Vital” haize boskotea Santanderreko  Udal Bandanko eta “Ataulfo Argenta” kontserbatorio profesionaleko zenbait musikarik sortu zuten 2000. urtean. Hauek dira boskotea osatzen duten musikariak:

Sara González San Martín (flauta), David Tejero García-Abad (oboe), Antonio Gutiérrez Llata (clarinete), Angel Gomarín Píriz (trompa) eta Fernando Aja Trueba (fagot). Musikarien artean elgoibartar bat topatu dezakegu, David Tejero, Elgoibarko Musika Eskolako oboeko irakaslea izandakoa eta gaur egun Elgoibarko Udal Musika Bandako oboe bakarlaria dena.

Beraien errepertorioan hainbat estiloetako obrak dituzte, klasikoetatik hasita, obra garaikideetara doana. Gainera, konpositore batzuk boskote honentzat bereziki sortutako obrak konposatu dituzte.

Elgoibarren esakainiko duten programa honako hau izango da:

SERENATA PARA QUINTETO DE VIENTO. – Ferenc FARKAS. (1.956)

KLEINE KAMMERMUSIK FÜR FÜNF BLÄSER Op.24 nº2 – Paul Hindemith. (1.922)

ANDANTE AND HUMORESQUE. – JEAN DAETWYLER.

HOMENAJE AL DANZÓN.­—Felix Darío Morgan.

A KLEZMER WEDDING.—Mike Curtis.

 

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus