ALBISTEAK

San Anton eguneko kontzertua.

2019-01-10

Urtero bezela EMUDAFE-k San Anton egunean kontzertu bat antolatzen du Herriko Antzokian. Talde ugarik hartu dute parte kontzertu honetan, bandak, orkestrak, perkusio taldeak, metal taldeak, jazz konboak, etb. Aurten “Seïn” saxofoi laukotearen txanda izango da. Gainera aurtengo taldeak berezitasun bat dauka, laukotearen partaideetako bat gure eskolako irakaslea da.

Saxofoi laukotea estandarizatutako formazio bat da gaur egun eta lau saxofoi desberdinek osatzen dute. Hauek dira “Seïn” saxofoi laukotea osatzen duten saxofoi-joleak:

Saxofoi sopranoa: Alberto Mielgo.

Saxofoi altua: Aitor Nova.

Saxofoi tenorra: Iker Martín.

Saxofoi baritonoa: Txomin Duhalde.

Errepertorio anitza prestatu dute eta estilo desberdinetako obrak entzuteko aukera izango dugu, transkripzioak, laukotearentzako idatzitako obrak, moldaketak, etb. Programa honako hau izango da:

  • October…………………………………………………………………………Eric Whitacre
  • Euskal suite…………………………………………………………………..Aita Donostia
  • Meditango…………………………………………………………………….Astor Piazzola
  • Rise……………………………………………………………………………..Steven Bryant
  • Suite Helénica……………………………………………………………..Pedro Iturralde

 

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus