ALBISTEAK

Santa Zezilia 2019

2019-11-13

Azaroaren 22an musikarien patroia den Santa Zeziliaren eguna ospatzen dugu eta urtero bezela hainbat ekintza antolatu ditugu datorren aste osoan zehar. Musika Eskolako auditorioan kontzertuak egongo dira eta herriko kaleetan zehar kalejiran irtengo dira gure ikasleak.

Honako hau izango da ekintzen egitaraua:

Azaroak 18

18:15- Trikitilarien kalejira Elgoibarko kaleetan.

19:15- Kontzertua Musika Eskolako auditorioan.

Azaroak 19

19:15- Kontzertua Musika Eskolako auditorioan

Jarraian, diploma banaketa.

Azaroak 21

19:00- BetiSua txarangaren kalejira Elgoibarko kaleetan.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus