ALBISTEAK

SAXOFOIKO IKASLEAK MUSIKENERA!

2017-04-06

Datorren larunbatean, apirilaren 8an, gure eskolako saxofoi taldeak Musikeneko auditorioan izango den saxofoi kontzertuan parte hartuko du. Kontzertua Musikenek eraikin berriaren irekiera ospatzeko antolatu duen kontzertu zikloan kokatzen da. Ziklo honetan mota guztietako goi-mailako musikarek hartuko dute parte, eta larunbatekoa saxofoiari eskainia izango da. Kontzertu honetan Diastema saxofoi laukoteko kideek, Musikeneko saxofoiko irakasle eta ikasleek eta zenbait Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek hartuko dute parte. Kontzertu-omenaldia izango da, izan ere, Eric Devallon saxojole handia eta musikeneko irakasle ohia izango dute gogoan. Elgoibartik honako hauek dira joango diren ikasleak Aitor Nova irakaslearen zuzendaritzapean: Noemi Araujo, Josu Leniz, Unai Eguren, Ainhoa Ugalde, Judit Araujo, Unax Esnaola, Koldo Viña, Marcos Rodriguez, Aitor Mancebo, Joseba Astigarraga, Iker Gil, eta Josu Figueiredo.  PROGRAMA 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus