ALBISTEAK

Zumaiako XVI. klarinete maratoia

2017-12-21

Abenduaren 13tik 17ra ospatu den Zumaiako klarinete maratoian ibili gara klarineteko ikasleak. 

Bertan ekintza ugari egon dira baina guk bertako klarinete ensenblean parte hartu dugu, Euskal Herriko toki askotatik etorritako beste klarinete ikasleekin. 

Asteazken, ostegun eta ostiral arratsaldeetan ensaioak izan ditugu, eta Carlos Casado klarinete jolearekin klaseak izan ditugu. Larunbat goizean ensaioez gain, klarinete ezberdinak eta klarinetearentzako materiala probatzeko aukera izan dugu eta igandean kontzertu bat eskaini dugu beste ikasle guztiekin. 

Oso esperientzia polita izan da eta primeran pasatu dugu. 

Hemen doakizue kontzertuaren link-a eta egun hauetako argazki batzuk. 

https://www.youtube.com/channel/UCTaVn1uv2GszIH-J1wSLLpg/videos?shelf_id=0&view=0&view_as=subscriber&sort=dd

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus