ALBISTEAK

2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea zabalik.

2023-05-04

2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 2tik 31ra arte izango da .
Aurten Inazio Bereziartua Musika Eskolako matrikulazioa pasa den urtean
bezala izango da:

JADANIK MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK DIRENAK 2022-2023 IKASTURTEAN:
Ikasle hauen kasuan, matrikulazioa “automatikoa” izango da, hau da, aurtengo ikasturtean
matrikulatuta dauden ikasleak datorren urterako matrikulatuko dira zuzenean.
Ikasle batek ikasgai desberdinak egiten baditu, Tronpeta, Musika Hizkuntza eta Euskal Dantza
adibidez, datorren urterako ere 3 ikasgaietan matrikulatuko zaio.
Ikasleren batek, datorren ikasturtera begira aldaketak egin nahi baditu, ikasgai baten baja
eman, espezialitate berri batean izena eman… musika eskolako idazkaritzan adierazi beharko
du.
 Email bidez elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus helbidera idatzita.
 Telefonoz 943742145 edo 628929055 telefonora deituta.
 Musika Eskolako idazkaritzara gerturatuta.
 Zuzenean bere irakasleari esanda (ahal denean bere instrumentuko irakasleari).
Badaude hala ere kasu bereziak, adibidez 7 urteko ikasleen kasua (LH2 bukatzen daudenak),
instrumentua aukeratu behar dute datorren urtera begira. Kasu hauetan gu jarriko gara
gurasoekin harremanetan informazioa jasotzeko.

IKASLE BERRIAK:
Ikasle berrien kasuan matrikulatzeko on-line formulario bat prestatzea pentsatu genuen
hasieran. Hala ere, ondo aztertu ondoren, uste dugu egokiagoa dela azalpen, duda eta aukera
desberdinak zuzenean eta banaka argitzea.
Horretarako musika eskolako idazkaritza irekita egongo da egunero 15:00tatik 21:00arte.
Bertan matrikulazio orriak egongo dira eskuragarri eta behar diren azalpen guztiak eman
ondoren, bakoitzak bere etxean bete dezake matrikulazio orria.
Email edo telefonoz ere egin ditzakezue galderak, elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus edo
943742145 telefonora deituta.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus