ALBISTEAK

Gure ikasleak EIO txiki orkestran

2023-03-22

Martxoaren 12an EIO txiki orkestrarako hautatze frogak egin dira Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan eta EAE-ko ehundaka musikarik hartu dute parte. Elgoibartik hiru ikasle animatu dira parte hartzera eta hirurak izan dira hautatuak:

Danel Garaizabal (tronpeta)

Naia Olivares (biolina)

Elaia Etxaniz (Saxofoia)

Oso pozik bueltatu ziren hirurak, konpetentzia handia baitzegoen. Ekainean 24tik uztailaren 1era egonaldi bat egingo dute eta gero hainbat kontzertu eskainiko dituzte EAE-ko hainbat auditoriotan.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus