ALBISTEAK

Kurtso bukaerako ekintzak

2023-05-03

Ate joka daukagu 2022-2023 ikasturtearen bukaera eta ohikoa den bezela ekintzaz beteta daukagu egutegia. Formato desberdinetan eta herriko leku desberdinetan, gure ikasleek prestatu dituzten kontzertu zein jaialditan gozatu ahal izango dugu.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 4: Koruko ikasleen kontzertua Herriko Antzokian, 19:00etan.

Koruko 1. eta 2. maila, Korunaia eta Gaztenaia abesbatzek parte hartuko dute mimo handiz prestatu duten kontzertuan.

Maiatzak 5: Konboen elkartrukea Musika Eskolako atarian, 19:00etan.

Aurreko urtean gure Konboko ikasleek Lekeitiora jun ziren kontzertu bat eskaintzera Musikaia Musika Eskolako ikasleekin batera, eta aurten Elgoibarren daukate hitzordua.

Maiatzak 12: Erromeria Familian, Azkue auzoan, 17:00etan.

Aurreko urtean egin genuen bezela Atxutxiamaika eta Ludotekakoekin batera Erromeria antolatu dugu Azkue auzoan. Jarraian eskulan tailerrak egongo dira eta bertan afaltzeko aukera egongo da.

Maiatzak 19: Dantzari bakarlariaen emanaldia, Kalegoen, 19:30ean.

Urtean zehar txapelketetan parte hartu duten ikasleen erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Maiatzak 25: Kontzertu ibiltaria, Musika Eskolako ataritik, 18:30ean.

Musika Eskolako ataritik aterako gera BetiSua txarangarekin batera eta herriko hainbat txokotan geldialdiak egingo ditugu Musika Eskolako hainbat talde instrumental entzuteko.

Ekainak 2: Kurtso bukaerako kontzertua Maalan, 19:00etan.

Maalako parkea musikaz beteko dugu, BetiSua txaranga, konboak…

Ekainak 4: Haurren danborrada, 12:00etan

Trinitateko jaien barruan danborrak eta barrilak hartuko dituzte gure ikasleek.

Ekainak 8: Kurtso bukaerako kontzertua Herriko Antzokian, 19:00etan.

Kontzertu honetan 60+eko ikasleek eta zenbait talde instrumental hartuko dute parte.

Ekainak 9: Dantza jaialdia Kalegoen plazan, 19:00etan.

Adin guztietako dantzariak ikusi ahal izango ditugu Euskal Herriko dantzak plazaratuz.

Ekainak 12: Kurtso bukaerako kontzertua auditorioan.

Talde instrumental txikiak zein bakarlariak ikusteko aukera izango dogu.

 

Ekintza hauetaz gain intrumentuka entzunaldi desberdinak izango ditugu. Gainera tronpako ikasleek Iruñeako II. tronpa topaketan parte hartuko dute eta klarineteko ikasleak Legazpiko Klarinete Topaketara joango dira.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus