ALBISTEAK

Musika Eskolak 40 urte bete ditu

2024-05-08

1984ko maiatzean guraso talde batek Inazio Bereziartua Musika Eskola martxan jarri zuen. Garai hartan 300 ikasle eta 13 irakasleekin hasi ziren. 

40 urte pasa dira, 40 urte musikazaleak eta musikariak sortzen; dantzazaleak eta dantzariak ere bai. Herria musikaz eta dantzaz betetzen. Gaur egun, 600 ikasle ingurukin eta 25 irakasleekin, inoiz baino indar eta gogo gehiagokin, garai berrietara egokituz eta Elgoibarko kulturgintzaren erdigunean, lan horretan jarraitzen dugu.

40. urteurrena ospatzeko ekintza ugari antolatu ditugu ikasturte bukaera honetarako. Hona emen kontzertu eta ekitaldien agenda:

  • Maiatzak 3, 17:30tatik aurrera: ERROMERIA FAMILIAN

Atxutxiamaika eta Ludotekarekin elkarlanean erromeria bat antolatu dugu Azkue auzoan.

  • Maiatzak 10, 19:30: DANTZARI BAKARLARIEN EMANALDIA

Urte guztian dantzako txapelketak prestatzen egon diren dantzarien emanaldia izango da. Banaka zein taldeka arituko dira.

  • Maiatzak 16, 18:oo: 5-6-7 URTEKO IKASLEEN EMANALDIA.

Gure eskolako txikienen emanaldia. Sarrera librea izango da eta datorren ikasturterako lehen aldiz umeak matrikulatu nahi dutenentzat aukera paregabea izango da eskolan egiten dugun lana ezagutzeko.

  • Maiatzak 23, 18:00: KONTZERTU IBILTARIA.

Musika eskolako ataritik irtengo gera BetiSua txarangarekin kalejiran eta herriko hainbat txokotan talde desberdinen kontzertu txikietaz gozatzeko aukera izango dugu.

  • Maiatzak 24, 22:00: MUSIKA GAUA

Lehenengo aldia izango da Musika Eskolatik gaueko kontzertu bat antolatzen dugula. Bertan Rock konboa eta BetiSua Big Band taldeek hartuko dute parte. Trinitate jaieri hasiera emateko errepertorio potentia aukeratu dugu, espektakulu ederra izango da!

  • Maiatzak 26, 12:00: HAURREN TANBORRADA

Trinitate jaien barruan ohitura jarraituz ume mordo bat aterako dira tanborra eta barrilak jotzera Musika Eskolako Gazteen Bandak lagunduta.

  • Maiatzak 30, 19:00: KORUKO IKASLEEN KONTZERTUA.

Herriko antzokian koruko 1. maila, 2. maila, Korunahia eta Gaztenahia abesbatzek kontzertua eskainiko dute. Kontzertuan Barrian pasa genuen asteburu pasaren laburpen bideoa ikusiko dugu eta Musika eskolako beste hainbat musikariren laguntza ere izango dugu.

  • Ekainak 10, 19:00: KURTSO BUKAERAKO KONTZERTUA MUSIKA ESKOLAKO AUDITORIOAN

Ebaluaketa bakoitzaren bukaeran egiten dugun bezela, musika eskolako instrumentu talde txikiek eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute.

  • Ekainak 13, 19:00: KURTSO BUKAERAKO KONTZERTUA HERRIKO ANTZOKIAN

Kontzertu honetan talde handiek hartuko dute parte, Gazteen Banda, Hari Taldea… eta bertan 60+ musikarekin gozatuz ekimenean parte hartzen duten ikasleen emanaldia ere izango dugu.

  • Ekainak 14, 19:00: DANTZA JAIALDIA

Ekintzekin bukatzeko Kalegoen plaza hartuko dugu, eta Musika Eskolako dantzako ikasle guztiek Euskal Herriko dantza desberdinen erakustaldia egingo dute.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus